Quantcast
Channel: la vida en las aulas – Ikasle eta irakasle
Viewing all articles
Browse latest Browse all 3

Zer dugu gogoan?

$
0
0

Duela gutxi aipatu nizun Jacksonen liburu bat. Gogoratzen dudan bertako beste ideia  bat da ondorengoa. Sarritan galdetzen diegu gurasook edo senitartekook umeei zer egin duten eskolan egun jakin batean eta zail suertatzen zaie erantzutea; geuri ere halaxe gertatzen zitzaigulakoan nago. Ikertzaile amerikarraren ustez, egun gehienak arruntak direlako gertatzen da, “ohikoa” jazotzen delako –edota “ohikotzat” jotzen dena–.

Hala izango da seguruenik; ez ohikoak geratzen zaizkigu buruan. Geure buru horrek ez du memoria osogarririk onartzen, momentuz, eta tokia behar bizitzan gertatutakoak gordetzeko. Baina pentsatzen jarrita oso argi dauzkagu batzuk. Esate baterako, liburuko atal batzuk ditut gogoan nik neuk, ez guztiak.  Beste bat:  nerabe garaian klasean emandako erantzun batetik abiatu da Pilar Kaltzada bere astearteko zutabean aste honetan. Bide horri jarraiki, agindu nizun bezala, aspaldiko kontu bat orain; auskalo ez zaituen harrituko.

Noticias de Alava-n ateratako argazkia

Joan den mendean jaio nintzen. Eta, garairi zegokionez, Espainiako himnoa irakatsi ziguten eskolan; hitzak buruz ikasita, ez oraingo “lalala” hori, Pemanen letra baizik  (egia esan, Wikipedian datorrenaren zati bat baino ez dut gogoratzen)

Iruzkinen zain egon gabe, aurreratu egingo natzaizu eta pentsa dezakezunari erantzun. Baina ez zenuen esan ikastolan ibili zinela? Egia da, lagun hori, baina oraindik nolabaiteko onarpena edo ongi ikusia baino ez genuen. Horregatik, patioan goizero ez –hala-moduzko patioa, gainera– baina ikuskaria etor zitekeenerako ondo prestatu gintuzten 70 hamarkada haren hasieran. Eta inoiz entzeguak, entzulego bezala aita ezezagun bat eta guzti lekuko zela, badaezpada. Benetan etorri egin zen ikuskaria? Agian, “ohikoa” den gertakarien barruan egongo zen. Baina hitzak… horiexek bai neure buruan oraindik.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 3

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik